También en El Rincón del Protestón,un Blog de DEIA: http://blogs.deia.com/rincondelproteston/
Ongi Etorri - Bienvenue - Bienvenido - Welcome - Benvingut - Benvido -Benveniu - Benvenuto - Willkommen - Boa Vinda - Yookoso - Karibu - الصحة - Bine ai Venit - Bem Vindo - Välkommen - Velkommen - Irashai - Добро - пожаловать - Welkom - Välkommen - רוך הבא/ ברוכה הבאה/ ברוכים הבאים - Καλώς ήρθες - Vítejte - Dobrodošli - Fáilte, Tá fáilte romhat - स्वागत - خوش آمدی! / خوش آمدید! - Deuit mad deoc'h - Wolkom - Ласкаво просимо - ยินดีต้อนรับ - Kaj Bonvenon Ankaŭ - Fiţi bineveniţi - Witaj - Tervetuloa.

martes, 20 de noviembre de 2007

BATALLA DE VILLARREAL (MEMORIA HISTÓRICA) - 2ª parte. (euskaraz)

Modesto Aranbarri eta Gallastegi komandantea buru zuen Euzkadiko Gudarosteak faxismoari aurre egiteko eta askatasuna eta demokraziaren defentsan ohorez eta ausardiaz borrokatu zuen.

Borrokaldian parte hartu zuten 35 batailoiek hiru zutabetan banatu ziren. Juan Ibarrola Orueta komandantetzat zuen lehenengo zutabearen helburua Albertia, Maroto, Isuskiza eta Arlaban mendateak ziren, abiapuntutzat Otxandio izan zutela; Juan Cueto Ibáñez Karabineroen Teniente Koronelak zuzendu zuen Ubideatik heldu eta Elosu eta Nafarrate herriak helburu zituen Bigarren Zutabea. Eta Hirugarren Zutabea, Gabriel Aizpuru Maristay koronelak zuzendu zuena, Orduña eta Orozkon zituen abiapuntuak eta Murgia helburu.

1936. urteko azaroaren 30eko egunsentian Ibarrola, Ibáñez eta Aizpururen aginduetara zeuden 28.000 euskaldun gudari gaztek Euzko Gudarosteko eraso orokorrari hasiera eman zioten, “Legutioko Bataila” izenez ezagutu zen erasoaldian.

Franco Jeneralaren zuzendaritzapean Errepublikaren legalitatearen aurka matxinatu ziren tropen kontra 1936ko abenduaren 24a arte borrokatu zuten batailoien zerrenda:

- EAJ-PNV: Itxas-Alde, Araba, Ibaizabal, Gordexola, Itxarkundia, Loyola, Amayur, Avellaneda, Padura, Irrintzi.

- JSU: Meabe 1- Largo Caballero, Meabe 2 – Stalin, UHP, Meabe 6 – Rusia, Dragones, Castilla, Amuategui.

- PCE: MAOC 1 – Larrañaga, Rosa Luxemburgo, Facundo Perezagua, Karl Liebcknecht, Leandro Carro.

- PSOE-UGT: UGT nº 1 – Fulgencio Mateos, UGT nº 2 – Indalecio Prieto, UGT nº3 - González Peña, UGT nº 6 – Pablo Iglesias, UGT nº 7 – Asturias, UGT nº 9 – México.

- CNT: CNT 3 – Isaac Puente; CNT 4 – Sacco e Vanzetti; CNT 1 – Bakunin.

- EAE-ANV: ANV 1 – Olabarri, ANV 2 – Euzko Indarra.

- IR: Azaña Bizkaia, Azaña Gipuzkoa.

Legutianoko herriak “Legutioko Batailan” hildako 1.000 gudari eta miliziar eta zauritutako 3.500 lagunei egindako hilondoko omenaldia.

Erregoien, Legutiano, 1936-2006 / Batailaren 70. urtemuga.

No hay comentarios: