También en El Rincón del Protestón,un Blog de DEIA: http://blogs.deia.com/rincondelproteston/
Ongi Etorri - Bienvenue - Bienvenido - Welcome - Benvingut - Benvido -Benveniu - Benvenuto - Willkommen - Boa Vinda - Yookoso - Karibu - الصحة - Bine ai Venit - Bem Vindo - Välkommen - Velkommen - Irashai - Добро - пожаловать - Welkom - Välkommen - רוך הבא/ ברוכה הבאה/ ברוכים הבאים - Καλώς ήρθες - Vítejte - Dobrodošli - Fáilte, Tá fáilte romhat - स्वागत - خوش آمدی! / خوش آمدید! - Deuit mad deoc'h - Wolkom - Ласкаво просимо - ยินดีต้อนรับ - Kaj Bonvenon Ankaŭ - Fiţi bineveniţi - Witaj - Tervetuloa.

sábado, 30 de marzo de 2013

Aberri Eguna 2013

 
2013KO ABERRI EGUNEKO AGIRIA.

Melbournetik Suaren Lurraldera. Durbanetik Shangaira. Lur planeta honetako Iparraldetik hegoaldera, mendebaldetik ekialdera, munduan bizi den euskal jendeak igandean ospatuko du Aberri eguna, Euskal Aberriaren Egun Handia. Abertzale izan ala ez, egun hori da hainbatentzat, Euskadi gogoan izateko eguna, mendeetan zehar bere nortasun ezaugarriak bizirik mantendu izan dituen herri txikia, inguruan agertu zaizkion eragozpen,oztopo eta arazo guztiak gaindituz.

Aberri Eguna da euskal nazioaren eguna. Gaur eta hemen, Euskal Herriaren aitortza aldarrikatzen dugu, Araba, Bizkaia, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa,Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa herrialdeek osatzen duten nazioa delakoan. Era berean aldarrikatzen dugu, mundu zabaleko gainerako herri eta nazioen gisara, gure etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko dagokigun eskubidea.

Nazio garen aldetik dagozkigun eskubideak ukatzetik dator euskal gatazka politikoaren sorburua; eta, gure talde nortasuna, osoko eskubidea duen subjektu politikoa eta bere erabakimen askea aitortua izateko abiapuntua.

Euskal Aberriaren Eguna ez da inoren kontra egiteko ospakizuna, ez eta nazio nortasunen arteko aurkaketarako handikeria ere.Nazio bat aldarrikatzea da, Euskal Nazioa, hiritarren gehiengo batez, bere esparru juridiko-politikoa askatasunez aurkitu nahi duena.

Gure talde nortasuna garatzeko askatasuna, gure seme-alaben etorkizunari ekiteko orduan nahi dugun egitasmo politikoa erabakitzeko askatasuna; erkidego ireki,anitz eta solidarioa osatzeko askatasuna, inolako bazterketarik gabe, bertan parte hartu nahi duten guztiak barnean hartzeko.

EAJ-PNVk nahi duen talde nortasun egitasmoa demokrazian oinarritutako egitasmoa da, solidariotasun sozialean errotutakoa, europar gizatiartasunetik abiatuta; euskara eta euskal kultura berreskuratzeko ekimenean, beste kultura batzuekin etengabeko elkarrizketan eta ekonomia aurreratuan sustraitua, eszenatoki globalean lehiatu ahal izateko.

Eta gaur, euskal nortasun kolektiboa, giza garapenerako faktore gisa aldarrikatu nahi dugu; solidariotasunean garatutako etorkizunaren garapena, pertsonak babesik gabe uzten dituen norberekeriaren aurrean; denon ongiaren aldeko apustua egiten duen, eta hazkunde kultural,sozial eta politikoa defendatzen duen baloredun gizartearen garapena. Mundura zabaltzen den erkidegoaren garapena, bere eraginaren bidez hazten den gizarte taldearena.

Nortasun kolektiboko gure egitasmo hau, euskal aberria helburu dugun egitasmo hau, demokrazia mesprezatzen dutenen egitasmoaren aurka dago; inposaketan sinesten duten horienaren aurka; gizartean etsipena zabalduaz, eredu totalitarioa bultzatu nahi dutenen egitasmoaren kontra; denon erakundeak egitasmo alderdikoietarako erabiltzen dituztenen helburuen aurka.

Euskal Aberri horren defentsan, euskal jendeak beren odol eta haragitan bizi izan du hainbat bortxakeria eta sufrimendu. Eta, Euskal Aberri horren izenean ere, hiritargoaren zati bat jarri izan da terrorismo eta jazarpen doilorraren menpe.
Gaur, zorionez, bakezko aldi berriaren abiapuntuan gaude. Oinarri sendo eta irmoak finkatu beharko ditugu bakea eraikitzeko eta elkarbizitza berria bilbatzeko. Gu guztion egitekoa da hori, emakume eta gizonena, gazte eta nagusiena, herri ordezkari eta gizarte eragileena. EAJ-PNVk adierazten du hau, eta gauza guztien gainetik esan nahi du ideiarik edo egitasmo politikorik ez dagoela, defentsarik edo bidegabekeriak salatzerik ez dagoela, Estatu arrazoirik ez dagoela, giza duintasunaren gainetik dagoenik. Oinarri etiko hau da Eusko Legebiltzarraren ondare. Kontzeptu horretan sakondu nahi dugu geroan, herri osoak bere egin dezan giza eskubide guztien defentsa; eta ezer baino lehen, bizitzeko eskubidea.

Pertsonak dira herria osatzen dutenak,eta oinarrizko eskubideak dira pertsona horiek elkartzeko dauden erakunde,organismo edo elkarteak eraikitzeko zimenduak. Horregatik gaur, inoiz baino gehiago, orain aldian eta geroan, bortxakeriarik gabeko elkarbizitza garatzeko aurkezten zaizkigun aukeren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak hitza ematen du Euskadirentzako bake iraunkorra lantzeko eta lortzeko lana egingo duela. Euskal Aberri askea izateko aukerak elikatuko dituen bakea, hiritargoak adierazitakoa baino beste mugarik izango ez duena.

Aberri berria, elkarrekin aurrera egiteko. Gure mendekotasunak gero eta txikiagoak izan daitezen, gu geu, geure kabuz gure etorkizunaren jaun eta jabe izan gaitezen.

Eta horretarako, bi helburu zehatz markatu ditugu gure esparru politiko-instituzionalerako. Alde batetik, Bake eta Elkarbizitzaren inguruko oinarrizko adostasun bat ezartzea, Euskadin elkartasun aldi berria zabaltzeko. Eta, bigarrenez, estrategia progresibo eta integrala abian jartzea, gure herriak erabakitzeko duen eskubidea instituzionalizatzeko. Egiteko hau ez da soilik alderdi politikoena edo euskal erakundeena; euskal gizartearen egitasmo kolektibo izan behar du.

Ataza bikain hau garatu beharra dago etengabeko eraldaketa politiko,sozial eta ekonomikoen testuinguruan; kontzeptu global batean,non talde nortasunek mutazio sakonak bizi dituzten. Euskal aberriaren geroa markatuko dute gure denbora honen ezaugarri diren aniztasun eta konplexutasunak. Baina, guri dagokigu,etorkizunerako nahi dugun talde egitasmoa erabakitzea.

Horra hor guk proposatzen dugun Aberri Berria. Bake, elkarbizitza eta askatasun sendoagoak. Hobeto bizitzeko.

Zalantzarik gabe, egitasmo hori Europari lotuta dago ezinbestean, trantsizioan dagoen egitasmoa,une honetan bizi dugun eta geroan biziko duguna. Euskadi Europa da, Flandria,Eskozia eta Catalunya diren neurri berean. Edo, Alemania den neurri berean. Herri honek bizi zuen berregituratze prozesua ez zuen inork zalantzan jarri. AEDko lurraldeak bereganatzeko prozesurako ez zen inolako integraziorik eskatu, Batasunera sartu zenean bestelako Estatua zen arren.

Europa da gure abiapuntua eta gure helmuga.

Gaur, inoiz baino gehiago da Europar Batasunaren eraikuntza demokratikoa aldarrikatzeko eguna. Euskadik dagokion aitortza eta lekua nahi ditu europar egitura politiko eta sozialaren barruan. Aitortza hau, ezer baino lehenago, gaur egun gure nazioari eskubide nazionalak ukatzen dizkioten Estatuetan eman beharra dago. Europa indartsu eta batua nahi dugu guk, eta nazio guztiek legezkotasun politiko bera izan dezatela batasun hori eraikitzeko bidean. Nazio burujabeen etorkizunak baldintza izango ditu mundu mailan ematen diren eraldaketa sozial, politiko eta ekonomiko anitzak, eta Europar Batasun hori eraiki nahi dugun guztion borondatea. Baina guk gure nazio subiranotasun honen etorkizuna ,gainerako nazio burujabeen etorkizunera lotu nahi dugu; eta,inola ere, inorenak baino baldintza eskasagoekin. Europaren etorkizunaren oinarrian egon beharko dute norbanakoaren eta talde eskubideak, eta printzipio demokratikoak. Horra hor Europar Batasunak duen erronka.

Europak izan behar du topagune demokratikoa,oparoa, sozialki aurreratua, non kulturen aniztasuna errespetuan oinarrituko den,non globala eta tokian tokikoa elkarren osagarri izango diren, hiritarren arazoei hobeto erantzuteko.

Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkezten duen aberri eredua da, independentziatik interdependentziara, mendebaldeko oparotasun ekonomikotik babes sozialera, nazioarteko lidergotik bakera, giza eskubideetara eta elkarbizitza solidariora.

Gure Herrian batzuek eredu "alternatiboei" begiratzen diela ematen duen bitartean, Karibe aldeko ametsekin liluratuta dauden une honetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak tinko mantentzen du Europan duen uste sendoa, une hauetan Europako gobernu politiko eta ekonomikoak ageriko gabeziak dituen arren, eta Batasunaren kohesioan desdoikuntza batzuk ematen diren arren. Hau ez da azken orduko sinesmena ezta egoera zehatz batek eragindako jarrera ere. Europazale goiztiarrak izan ginen, kontinente zahar hau osatzen dugun herriok batasuna behar dugulako, gure gizarteen etorkizuna indartu ahal izateko. Batasun politikoa, ekintza ekonomiko edo moneta batasun hutsetik harago joango dena. Batasun politikoa, segurtasun kontzeptua edo kanpo ekintzaren kontzeptua gaindituko dituena.

Gaur egun ezagutzen dugun Europak hainbat akats ditu . Dena dela, sarri askotan, zeru lainotu batek eguzkiaren argitasuna ezkutatzen du, eta adarrek batzuetan ez dute paisaiaren edertasuna ikusten uzten. Azken urteotan bizi dugun egoera konplexuan ere, Europak, mundu osoko biztanleriaren % 7arekin, planetako Barne Produktu Gordinaren % 21aren erantzulea da, eta batasunetik kanpoko merkatuan du nazioarteko merkatuaren %19,5. Europa da mundu osoko erregiorik irekiena eta, neurri berean solidarioena : solidariotasun,lankidetza eta garapen politikei egiten dien ekarpena da lur planeta osoko kopuruaren %51.Europa da beraz, kemena, oparotasuna,lehiakortasuna, baina baita giza garapen jasangarria eta babes soziala ere.

Euzko Alderdi Jeltzaleak gogoan duen europar egitasmoa prozesu geldoegian doa, baina bidean darrai,urratsez urrats. Hasiera bateko Merkatu Batuaren ostean oraingo Europar Batasuna etorri zen. Gaur egun bere bideragarritasuna zalantzan jartzen hasia da, finantza krisi luzeegiaren eraginez. Krisiak ondorio modura ekarri du gobernuaren krisia, lehenago edo beranduago konpondu beharko dena.

Asko gara krisi honi amaiera jartzeko orduan "Europa sendoagoan" pentsatu beharra dagoela uste dugunok. Europa berria botere indartuekin eta egiazko Gobernuarekin. "Krisia gauza handiak egiteko aukera" dela diote, mundua aldatzeko abagunea. Ez ote da izango orain "europar hiritarrak" berriro elkartzeko unea, 1787 urtean Amerikako 13 Estatu beren konstituzioa egiteko elkartu ziren modu berean?. Orduan ere, estatuen arteko eztabaida hartan, boterea eta dirua zegoen tartean. Baina, borroka handiaren ondoren, "Gu, herria" goiburuaren babesean eratzea lortu zuten.Oraindik ere, bizirik mantentzen den Estatu federal indartsu eta demokratikoa osatzen dute.
Estatubatuarrek Askatasun Adierazpena izan zuten helburu eta goiburu. Ez ote da hori berori, europarron Bakea, Askatasuna eta Oparotasuna? Izango ote da egun batean "Gu, herria", edo "Gu, europarrak" hitzak Europar Estatu Federalean gauzatzeko unea?.

Euskadi ere izango da egitasmo horren parte. Euskal hiritargoak askatasun osoz izango du bere borondatea adierazteko aukera. Nazio berriztatua, beste herri batzuekin bere bizipenak partekatzeko aukera izango duen nazioa,ingurukoak errespetatzeko eta errespetatuak izateko borondatea adieraziko duen herria.

Horixe da, hain zuzen, Euskal Herriak bere izaera bereziaz jabetu zenetik ibili izan duen bidea, "Euzkadi euzkotarron aberria dela" ohartu ginen momentutik beretik ibili dugun bidea. Gure toki propioa bilatzeko esfortzua egin dugu, Nazio den gizarteak bere garapen osoa egin dezan inguruan dituen nazio eta herrien ondoan, harmonian eta elkarbizitzan.

Inork ezin du bazterrean utzi, orain zailtasun,krisi eta beharrizanez beteriko denborak bizi ditugula. Milaka familia dira gelditze ekonomiko honen ondorioak bizi dituztenak, atzeraldi gogorrena da gaurkoa, azken hamarkada hauetan ezagutu ditugunen artean.

Gizarte larrialdia bizi dugu, baliabide publikoak eskasak dira, langabeziaren ondorioei eta gure artean bizi diren milaka pertsonek sufritzen duten babesgabetasunari aurre egiteko.

Horixe da, eta ez beste, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta bere ordezkari publikoek une honetan izan behar duten helburu nagusia. Gure indarrak eta esfortzuak biderkatu behar ditugu lehenengo eta behin sufrimenduari erantzuna emateko, eta gure ongizate estatuan atzerakada sakona eragiteko mehatxua dakarren hondamendi honetatik albait arinen irteteko.

Jakin badakigu konponbide magikorik ez dagoela, baina dena eman beharko dugu gure giharrak sendotzearren. Gure artean kontsumoa eta produkzioa suspertu eta enpresa eta produktuak nazioarteko merkatuetan zabaldu. Gure bizi maila egokitu, eta erreserbak erabili jarduera eta lehiakortasuna merkatu globalean bizkortzeko.

Hori dena, arduraz egin behar dugu. Interes alderdikoien gainetik begiratuz, beti taldearen onura bilatuz. Akordio politiko eta sozialak gauzatuz. Egonkortasuna bermatuko duten akordioak, akordio horiek gauzatzeko bidean,batzuek eta besteek neurriren batean amore eman beharko dugun arren.

Euzko Alderdi Jeltzaleak argi eta garbi daki zein den bere lidergoa eta erakunde eta instituzioetan duen ordezkaritza. Eta ondo jabetuta gaudelako, ez dugu zalantzarik izango krisiaren aurrean akordioak,aliantzak eta babesak bilatzeko eta adosteko orduan. Indar politiko,ekonomiko eta sozialek partekatzen dugun gutxienekoa bilatuko dugu,gaurko egoera latzari eta ahuleziari aurre eginez, krisi ekonomikotik irtetea lor dezagun.

Xede horrekin, eragile politiko eta sozialei dei egiten diegu, norabide berean, arduratsu joka dezaten. Premia handiko garaiak dira hauek. Inork ez luke ulertuko, familiek,enpresek eta pertsonek eusteko borondatearen alde jarri diren honetan, guk gure arteko ezberdintasunetan tematzea, bakoitzak bere ahalegina eta laguntasuna eskaini beharrean.

"2013ko Aberri Eguna" dugu beraz, premiazkoari ekiteko eguna. Baina, ez ditugu aldi berrien ondorio modura etorriko zaizkigun erronkak ahaztuko,ez ditugu baztertuko gure Aberri Berri hau eraikitzeko orduan egin beharreko lanak.

Konfiantza osoa dugu guk euskal emakume eta gizon guztiengan. Unerik latzenetan ere, herri indartsua tinko eta zutik mantentzeko gaitasuna erakutsi duen Herri honetan; mendebaldeko munduak sufritzen dituen arazo larriak bizi dituen neurri berean, ekaitza gainditzen jakingo duen Herria. Bere ahalmen eta indarrak berreskuratu izan ditu, iraganean ere, are gatazka eta arazo larriagoak bizi izan dituenean. Milurteko historian, bizirik irauteko gaitasuna garatu duen Herria gara. Egoera aldakorretara egokitzeko ahalmena izan dugu beti. Zoritxarrez, asko eta asko dira desagertu diren herriak. Historia liburuetarako geratu dira. Baina gu, bizirik gaude oraindik, une honetan bertan ari gara gure historia idazten.

Elkarbizitza, bakea, askatasuna, Europa, suspertze ekonomikoa, gizartearen kohesioa, akordioak..... horra hor Euzko Alderdi Jeltzaleak 2013ko Aberri Egun honetan aurkeztu nahi dituen oinarrizko kontzeptuak. Horiek guztiek osatzen dute Euzkadirekin dugun konpromiso sendoa. Hemen bizi diren pertsona guztiekin dugun konpromisoa .

Gora Euskadi Askatuta!.

Bilbon, 2013ko martxoaren 31n
MANIFIESTO ABERRI EGUNA 2013.

De Melbourne ala Tierrade Fuego. De Durban a Shangai. De norte a sur, de este a oeste del planeta, los vascos instalados enel mundocelebran el domingo el Aberri Eguna, el Día dela Patria Vasca.Seráno no nacionalistas, pero para muchos de ellos esa fecha es una cita en el calendario en la que tener presente a Euskadi, un pequeño pueblo que mantiene sus signos de identidad a través de los siglos adaptándose y superando los avatares y obstáculos que han salido a su paso.

El Aberri Eguna es el día de la nación vasca. Hoy, reivindicamos el reconocimiento del Pueblo Vasco como tal, formado por Araba, Bizkaia, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa, y el derecho que nos asiste a decidir libre y democráticamente nuestro futuro en igualdad de condiciones con el resto de los pueblos y naciones del mundo.
La negación al reconocimiento de nuestros derechos nacionales constituye el origen del conflicto político vasco y el punto de partida a favor del reconocimiento de nuestra identidad colectiva, del sujeto político de pleno derecho y de su libre determinación.

El Día dela Patria Vascano es una conmemoración contra nadie, ni una exaltación sectaria de enfrentamiento de identidades. Es el reconocimiento de una Nación,la Vasca, que por voluntad democrática de una parte mayoritaria de sus ciudadanos, pretende encontrar su espacio jurídico-político en libertad.

Libertad para desarrollar nuestra identidad colectiva, libertad para decidir sobre el proyecto político con el que queremos abordar el futuro para nuestros/as hijos/as; la libertad para conformar una comunidad abierta, plural y solidaría para todos aquellos que deseen participar en ella sin ningún tipo de exclusión.

El proyecto de identidad colectiva al que aspira EAJ-PNV es un proyecto fundamentado en la democracia, en la solidaridad social inspirado en el humanismo europeo, en la recuperación del euskera y la cultura vasca en un diálogo permanente con otras culturas, en una economía avanzada para poder competir en un escenario global.

Hoy, queremos reivindicar, la identidad colectiva vasca como factor de desarrollo humano; desarrollo de un futuro en solidaridad frente a un individualismo que desprotege a las personas; desarrollo de una comunidad de valores que apuesta por el bien común, por el crecimiento cultural, social y político. El desarrollo de una comunidad que se proyecta al mundo y crece desde su influencia.

Nuestro proyecto de identidad colectiva, de nación vasca, se contrapone a la de aquellos que desprecian la democracia; a la de aquellos que creen en la imposición; a la de aquellos que utilizan el desaliento social para impulsar un modelo totalitario; a la de aquellos que instrumentalizan las instituciones comunes a favor de un proyecto partidario.

En defensa de esa Patria Vasca, generaciones de vascos han sufrido en carne propia opresión, violencia y sufrimiento. Y en el nombre de esa misma Patria Vasca también se ha sometido a una parte de la ciudadanía al horror del terrorismo y la persecución.
Hoy, afortunadamente para este Pueblo, iniciamos un tiempo de paz. Debemos poner cimientos seguros y sólidos para levantar la paz y tejer una nueva convivencia. Es tarea de todos, hombres y mujeres, jóvenes y mayores, representantes del pueblo y agentes sociales. EAJ-PNV lo expresa afirmando que ninguna idea o proyecto político, ni su defensa, ni la denuncia de una injusticia, ni la razón de Estado, es anterior o superior al valor de la dignidad humana. Este principio ético es ya patrimonio del Parlamento Vasco. Es lo que deberemos profundizar a lo largo de estos años, para que el pueblo entero haga suyo el valor de los derechos humanos, el primero de ellos, el derecho a la vida.

Son las personas las que configuran una patria y los derechos básicos de aquellas son los que cimentan la estructura de cualquier entidad, organismo o institución que les agrupe. Por eso, hoy más que nunca, ante le expectativa cierta de poder desarrollar en el presente y en el futuro una convivencia sin violencia, el Partido Nacionalista Vasco se compromete a consolidar y alcanzar una paz duradera para Euskadi. Una paz que alimente las posibilidades de impulsar una nueva Patria Vasca libre y sin más límite que la expresada por la voluntad de su ciudadanía.

Una nueva Patria para avanzar juntos. Para ser, cada día menos dependientes y decidir por nosotros mismos cuál puede y debe ser nuestro porvenir.

Para ello nos hemos marcado dos objetivos concretos en el ámbito político-institucional. Por un lado, establecer un consenso básico de Paz y Convivencia que abra las puertas a un nuevo tiempo de concordia en Euskadi. Y, en segundo término, abordar una estrategia progresiva e integral para institucionalizar el derecho a decidir de nuestro pueblo. Esta tarea no puede ser liderada exclusivamente por los partidos políticos y por las instituciones vascas; debe ser un proyecto colectivo del conjunto de la sociedad vasca.

Esta gran tarea ha de desarrollarse en contexto de grandes y constantes transformaciones políticas, sociales y económicas; en un contexto global en el que las identidades colectivas viven profundas mutaciones. El futuro de la nación vasca estará sellada por la diversidad y la complejidad propias de nuestro tiempo. Pero, es a nosotros, a quienes corresponde, decidir sobre nuestro proyecto colectivo de futuro.

Esa esla nueva Patriaque proponemos. Más paz, más convivencia, más libertad. Para vivir mejor.

Indudablemente ese proyecto está anclado en Europa, un proyecto en transición en el que vivimos y con el que seguiremos vinculados. Porque Euskadi es y seguirá siendo tan Europa como Flandes, Escocia o Catalunya. O como lo es Alemania, cuyo proceso de reestructuración, con la incorporación de los territorios dela antigua RDA, no fue en ningún caso cuestionado ni requerido de nueva integración pese a constituir un Estado distinto al que formalizara en su adhesión inicial ala Unión.

Europa es nuestro punto de partida y de llegada.

Hoy, más que nunca, es el momento de reivindicar la construcción democrática dela Unión Europea.Euskadiaspira también a tener un reconocimiento en las estructuras políticas y sociales europeas. Un reconocimiento, que debe partir, en primera instancia, de los estados que niegan los derechos nacionales a nuestra nación. Aspiramos a una Europa fuerte y unida en el que todas las naciones tengan la misma legitimidad política en el proceso de construcción de esa unión. El futuro de las soberanías nacionales estará condicionado a múltiples transformaciones sociales, políticas y económicas a nivel mundial y a la voluntad real de todos aquellos que queremos construir esa Unión Europea. Pero, queremos unir el futuro de nuestra soberanía nacional al resto de las soberanías nacionales en igualdad de condiciones; no en inferioridad de condiciones. El futuro de Europa debe estar fundamentado en los principios democráticos de los derechos individuales y colectivos. Ese es el reto dela Unión Europea.

Europa debeser un puntode encuentro democrático, próspero, socialmente avanzado, en el que la diversidad de culturas perviva desde el respeto y en el que lo global y lo local se complementen para satisfacer más eficazmente los problemas de la ciudadanía.

Ese es el modelo de una nueva patria del Partido Nacionalista Vasco; de la independencia a la interdependencia, de la pujanza económica occidental a la protección social, del liderazgo internacional a la paz, a los derechos humanos y a la convivencia solidaria.

Mientras algunos en nuestro país parecen mirar a modelos “alternativos”, embelesados por ensoñaciones revolucionarias caribeñas, el Partido Nacionalista Vasco mantiene firme, pese a losevidentes déficits en su gobernanza política y económica y desajustes existentes en la cohesión dela Unión, su convicción en Europa. No se trata de una convicción de última hora ni una toma de postura adoptada al socaire de una determinada coyuntura. Fuimos y somos europeístas de vocación temprana por entender que sólo desde la unidad política de los pueblos que componen este viejo continente se podrá afianzar el futuro de nuestras respectivas sociedades. Unión política que vaya más allá de la mera acción económica o monetaria. Unión política que trascienda también del concepto global de seguridad o de la acción exterior.

La Europaque hoy conocemos manifiesta sensibles imperfecciones. Pero sigue siendo el espacio que mejor aúna en el Mundo democracia, progreso y solidaridad.Pese a tener tan solo el 7% de la población mundial, Europa representa el 21% de Producto Interior Bruto del planeta, una cuota del 19,5% del comercio internacional y una participación del 51% de los gastos en cooperación y desarrollo del conjunto dela humanidad. Europaes, por lo tanto pujanza, progreso, competitividad y, también desarrollo humano sostenible, protección social.

El proyecto europeo, tal y como lo entiende el Partido Nacionalista Vasco, aunque a un ritmo demasiado lento, va quemando etapas. Al inicial Mercado Común, le siguióla actual Unión Europeacuya viabilidad comienza a ponerse en entredicho por los efectos devastadores de una crisis financiera de larga duración que ha destapado consecuentemente una crisis de gobernanza a la que, más tarde o más temprano habrá que dar respuesta.

Muchos pensamos que para poner fin a la crisis hay que pensar en “más Europa”, una nueva Europa con poderes ampliados y un Gobierno real. “La crisis –dicen- es una oportunidad para hacer grandes cosas, una oportunidad para cambiar el mundo. ¿Por qué, por ejemplo, no va a ser posible que “los europeos” se unan, como hicieron los 13 nuevos Estados americanos en 1787 para celebrar la convención de la que salió su constitución? También entonces los estados se disputaban el poder y el dinero. Pero, después de una larga lucha, lograron constituirse -bajo el lema “Nosotros, el pueblo”- en un Estado federal poderoso y democrático que todavía hoy perdura.

Los estadounidenses consagraron “la búsqueda de la felicidad” enla Declaraciónde Independencia. ¿Es tan distinto de aquel el sueño europeo de paz, libertad y prosperidad? ¿Será posible que las palabras “Nosotros, el pueblo”, o “Nosotros, los europeos”, queden grabadas también en la constitución de un Estado federal europeo algún día?

Euskadi también formará parte de ese proyecto. Lo hará en virtud a la voluntad democrática de su ciudadanía expresada libremente. Como nación renovada capacitada para compartir su experiencia vital con otros pueblos, con otras sociedades dispuestas a respetar y ser respetadas.

Ese es el camino que viene transitando el Pueblo Vasco desde que los vascos tomáramos conciencia de nuestra singularidad nacional. Hemos pretendido encontrar el espacio en el que una sociedad que se reconoce como Nación pueda desarrollarse plenamente en armonía con las naciones y pueblos que perviven a su alrededor en igualdad de condiciones.

A nadie se le escapa que vivimos tiempos de dificultad, de crisis y de necesidad. Miles y miles de familias se ven sacudidas por las consecuencias de una parálisis económica que ha provocado la mayor recesión de cuantas hayamos conocido en las últimas décadas.

Vivimos tiempo de emergencia social, de escasez de recursos públicos para plantar cara a las trágicas consecuencias de paro y desamparo que miles de personas padecen entre nosotros.

Ese, y no otro, es y debe seguir siendo el objetivo prioritario del Partido Nacionalista Vasco y de sus representantes públicos en el actual momento. Debemos redoblar nuestro esfuerzo para mitigar primero el sufrimiento y poder salir cuanto antes de esta quiebra sistémica que amenaza con provocar una involución severa de nuestro estado de bienestar.

Sabemos que no hay soluciones mágicas, pero deberemos intentarlo todo para recobrar en pulso. Desde la reactivación interna del consumo y la producción a la internacionalización de productos y empresas. Desde el ajuste de nuestro nivel de vida a la utilización de reservas para la estimulación de la actividad y la competencia en un mercado global.

Y lo deberemos hacer con responsabilidad. Mirando más allá de los intereses partidarios en beneficio dela colectividad. Fraguandoacuerdos políticos y sociales. Acuerdos que garanticen la estabilidad, aunque en su consecución debamos dejar, todos, pelos en la gatera

El Partido Nacionalista Vasco es muy consciente de su liderazgo y de su representación en los ámbitos institucionales. Y porque somos conscientes de ello no nos temblará el pulso a la hora de buscar y cerrar acuerdos, alianzas y apoyos que hagan más sencillo una acción conjunta frente ala crisis. Buscaremosel mínimo común denominador entre fuerzas políticas, económicas y sociales para conseguir, frente al desánimo y la adversidad que hoy nos invade, salir de la crisis económica.

Apelamos, en dicho sentido, al resto de agentes políticos y sociales para que, en la misma sintonía, ejerzan también su responsabilidad. Estamos en momentos de emergencia nacional y nadie entendería que, mientras las familias, las empresas, las personas resisten, nos empeñemos en exhibir nuestras diferencias en lugar de arrimar el hombro.

Abordamos por lo tanto este Aberri Eguna 2013 apremiados por lo urgente. Pero tampoco olvidamos los desafíos que inexorablemente llegarán como consecuencia del nuevo tiempo y de la nueva patria en construcción que tenemos por delante.

Nuestra confianza está en los vascos y las vascas. En este Pueblo que, aún en los momentos más difíciles, es capaz de mantener en pie a un país fuerte, que se resiente con los graves problemas que asolan el mundo occidental, pero que también superará esta fuerte tormenta y recobrará todo su potencial, como lo ha hecho en el pasado ante adversidades aun mas duras. Somos un Pueblo que a lo largo de su milenaria historia ha desarrollado una capacidad de supervivencia gracias a saber adaptarse a tan cambiantes condiciones. Desgraciadamente, muchos pueblos han desaparecido y solo sabemos de ellos por los libros de historia. Nosotros seguimos vivos y estamos escribiendo nuestra propia historia.

Convivencia, paz, libertad, Europa, recuperación económica, cohesión social, acuerdo, son los conceptos básicos que el Partido Nacionalista Vasco quiere dejar constancia en este Aberri Eguna 2013. Ellos forman parte de nuestro compromiso con Euskadi. Nuestro compromiso con todas las personas que aquí viven.

Gora Euskadi Askatuta!!

Bilbao, 31 de Marzo de 2013