
Doi kilometro t’erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar… ustez.
Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da. Estilo single baten pean, irudi eta ideia indartsuen literatura da Piñolena. Narrazioaren harian katigatuta, irakurleak ezingo dio hain urrun eta, aldi berean, hain hurbil dagoen egiari, beldurrari, ihes egin.
INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.txalaparta.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario